Ligak

Beti jende berdinarekin jolasteaz aspertuta zaude?

Zure indarrak jokalari berriekin neurtzea nahiko zenuke?

Nik Squash eta Free Squash klubek bi liga, bat emakumeentzat eta beste bat mistoa, antolatzen dute nahi duenak jokalari berriak ezagutu eta beraiekin modu antolatu baten jolastu ahal izateko.

Bi liga hauek talde ezberdinetan antolatuta daude, maila ezberdinak dituztenak. Zure jokoaren maila aldatzen den heinean talde batetik bestera salto egin ahalko duzu.

Sakatu hurrengo esteketan informazio gehiago eskuratzeko.


Emakumezkoen liga


Liga mistoa



Torneo zein ligetan parte hartzeko federatuta egotea beharrezkoa da.

Federatu zaitez!