Zer egin istripu kasuan

Istripu bat eduki duzu squashean jolasten hari zinela? Ez larritu!

Istripu bat eduki baduzu squashean jolasten ari zinela, ez larritu, jarraitu ezazu ondoren zehazten ditugun pausoak eta seguruak behar duzun guztiaren ardura hartuko du.

0. Lehen laguntzak – istripu larria – bizi larrialdia

Istripu larri bat edukitzekotan (orokorrean: haustura nabarmena, odoljario ugaria, konorte galera) joan zaitez edo deitu berehalako arreta eskaini ahal dizuen zentro mediko batera. Berdin du baimendutako zentro bat den (begiratu beherago) edo beste bat. Erabil ezazu sen ona. Gero, prozedura normalarekin jarraitu.

1. Prozedura normala

Eduki duzun istripua sekulako larritasuna ez badu, jarraitu ezazu hurrengo pausuak:

  • Deitu Mutualitatearen Kirol Larritasunen Arreta Zerbitzura:  902 88 89 89. 24 ordu eta 7 egun astean eskuragarri. Bertan, istripua eduki bezain laster, datu hauek eskaini:
    • Istripua eduki duen pertsonaren datu pertsonalak
    • Istripua gertatu den lekua
    • Data
    • Istripuaren deskribapena
    • Jasandako kalte fisikoak
  • Jasotako datuekin, Kirol Larritasunen Arreta Zerbitzuak espediente zenbaki bat eskainiko dizu. Zenbaki hau apunta ezazu.
  • Deskargatu istripu partea, ikonoa sakatzen. Bete ezazu espediente zenbakiarekin, zure datu pertsonalekin eta istripuaren deskribapenarekin:

documento

      • Kontaktuan jar zaitez Arabako Squash Federazioarekin, partea balioztatzen duten zinadura eta zigilua eskuratzeko:

Partea beteta eta balioztatua duzula, joan zaitez baimenduta dauden edozein

zentro medikora

    . Behean ikuzi dezakezu lista osoa. Gasteizen:

Hospital Quirón Vitoria

Esperanza kalea, 3

01002-Vitoria Gasteiz

Araba

Edozein duda edo kontsultarako:


Bestelakoak

Baimendutako zentro medikoak

Download (PDF, 64KB)

Istripu partea

Download (PDF, 75KB)

Egin beharrekoa

Download (PDF, 64KB)

FAQ

Download (PDF, 295KB)